1
00:00:12,554 --> 00:00:15,432
NETFLIX-EN TELESAILA

2
00:00:16,057 --> 00:00:18,059
ATAL BERDEAN MURGILTZEN ARI ZARA

3
00:00:18,143 --> 00:00:19,853
LAPURRETA BAINO ZAZPI URTE LEHENAGO

4
00:00:37,996 --> 00:00:39,831
<i>Nor naizen jakitea merezi duzu.</i>

5
00:00:41,791 --> 00:00:42,792
<i>Zergatik nagoen hemen.</i>

6
00:00:44,419 --> 00:00:46,588
<i>Zergatik ez dudan</i>
<i>beste inon egotea espero.</i>

7
00:00:53,678 --> 00:00:55,764
<i>Zapore guztietako kriminalak daude.</i>

8
00:00:57,974 --> 00:01:01,394
<i>Berdin dio zein motatakoa zaren.</i>
<i>Ibili eta eroriko zara.</i>

9
00:01:20,163 --> 00:01:23,666
<i>Hala ere, txerrikeriak egiteko</i>
<i>modu berriak topatzen ditugu.</i>

10
00:01:40,809 --> 00:01:42,393
<i>Beharra ikusi eta betetzen dugu.</i>

11
00:01:44,270 --> 00:01:45,980
<i>Aukera ikusi eta hartzen dugu.</i>

12
00:01:52,779 --> 00:01:54,239
<i>Irteera-marran jarrita,</i>

13
00:01:55,115 --> 00:01:56,407
<i>unea iristen denean,</i>

14
00:01:57,450 --> 00:01:58,993
<i>prest gaude eraso egiteko.</i>

15
00:01:59,077 --> 00:02:00,286
GAU BAT ONE DIRECTION-EKIN

16
00:02:16,803 --> 00:02:17,971
<i>Ondo ateratzen denean,</i>

17
00:02:20,014 --> 00:02:21,099
<i>magikoa da.</i>

18
00:02:30,650 --> 00:02:31,568
Zer moduz?

19
00:02:32,193 --> 00:02:33,528
Gozo dago olo ahia?

20
00:02:34,362 --> 00:02:36,906
Hau berria da, gari egosiaz egina dago.

21
00:02:39,993 --> 00:02:41,202
<i>Erabaki bat hartu nuen.</i>

22
00:02:41,703 --> 00:02:44,497
Intxaur zaporea du eta zuntz aberatsa da.

23
00:02:44,998 --> 00:02:46,249
Harrituko zaitu.

24
00:02:47,208 --> 00:02:48,209
<i>Traditu ninduten.</i>

25
00:02:49,043 --> 00:02:49,961
On egin.

26
00:02:50,587 --> 00:02:52,338
Esfortzu handiarekin egina dago.

27
00:02:53,631 --> 00:02:55,925
Kaixo, motel. Zer moduz? Ondo?

28
00:02:56,009 --> 00:02:56,843
Ona dago?

29
00:03:06,060 --> 00:03:07,729
- Zelan, motel?
- Kaixo.

30
00:03:07,812 --> 00:03:09,022
Zelan zaude?

31
00:03:09,105 --> 00:03:11,107
- Primeran. Eta zu?
- Orain hobeto.

32
00:03:13,860 --> 00:03:14,736
Ondo izan.

33
00:03:14,819 --> 00:03:16,446
- Eskerrik asko.
- Agur.

34
00:03:33,880 --> 00:03:35,048
Arratsaldeon, andereak.

35
00:03:38,259 --> 00:03:39,093
Kaixo.

36
00:03:39,636 --> 00:03:40,678
Barkatu, Stan.

37
00:03:40,762 --> 00:03:42,513
Janaritegiko atea trabatu da.

38
00:03:42,597 --> 00:03:44,390
Norbaitek mailu batekin kolpekatuko zuen.

39
00:03:44,474 --> 00:03:47,185
Gordon Ramsay-k
ez ditu honelakoak jasan behar.

40
00:04:00,365 --> 00:04:01,950
Lorategia martxan jartzerakoan,

41
00:04:02,033 --> 00:04:04,118
baserritik mahaira joango gara.

42
00:04:17,674 --> 00:04:18,675
Kaixo, jaunak.

43
00:04:19,676 --> 00:04:20,593
Zelan zaudete?

44
00:04:22,679 --> 00:04:26,182
Hori ez da Sabatier bat,
baina oso zorrotza da, beraz...

45
00:04:26,266 --> 00:04:28,101
Kontuz.

46
00:04:28,601 --> 00:04:29,477
Mesedez.

47
00:04:30,979 --> 00:04:33,856
Beltzei nire telefono txartelak
saldu dizkiezu?

48
00:04:33,940 --> 00:04:37,151
Maitasuna elkarbanatu behar da.
Nahikoa dago denontzat.

49
00:04:37,652 --> 00:04:40,571
Aizu, mokofinaren itxura duzu.

50
00:04:40,655 --> 00:04:42,448
Dastatu ezazu jengibre zopa.

51
00:04:42,532 --> 00:04:43,533
Zopa hotza da...

52
00:04:44,575 --> 00:04:45,493
Arraioa!

53
00:04:45,576 --> 00:04:47,036
Negoziatu zure klasekoekin.

54
00:04:47,745 --> 00:04:49,497
Eta lortzen duzun edozer

55
00:04:50,456 --> 00:04:51,958
zurioi ekarri iezaiguzu.

56
00:04:52,041 --> 00:04:54,836
Zure kuadrillaren izena eztabaidatu dugu?

57
00:04:56,254 --> 00:04:57,255
Arraioa!

58
00:04:59,382 --> 00:05:00,591
Arazorik al dago?

59
00:05:02,176 --> 00:05:04,012
Bai, eta ez da zure kontua.

60
00:05:04,512 --> 00:05:05,722
Nire gelakidea da.

61
00:05:07,140 --> 00:05:08,474
Jotzen badiozu,

62
00:05:08,975 --> 00:05:10,476
negar egungo du gau osoa.

63
00:05:10,977 --> 00:05:12,645
Loaldia izorratuko dit,

64
00:05:13,396 --> 00:05:15,023
umore txarrez jaikiko naiz.

65
00:05:15,106 --> 00:05:17,025
Hobe duzu hemendik alde egitea

66
00:05:17,108 --> 00:05:19,360
edo... bera akabatzea.

67
00:05:19,444 --> 00:05:21,070
Txintik entzun ez dezadan.

68
00:05:21,779 --> 00:05:25,533
Aizu, txantxetan dabil.
Tipoa oso barregarria da.

69
00:05:48,222 --> 00:05:49,223
Kaka zaharra.

70
00:05:52,560 --> 00:05:53,644
Ondo zaude?

71
00:05:54,562 --> 00:05:56,689
Bai, ondo nago. Eskerrik asko.

72
00:05:59,567 --> 00:06:02,070
Hurrengoan arinago etorri zaitez, ados?

73
00:06:03,571 --> 00:06:06,407
Hori egiten badut, ez duzu inoiz ikasiko.

74
00:06:13,081 --> 00:06:13,915
Jainko maitea.

75
00:06:13,998 --> 00:06:14,832
Bai.

76
00:06:16,417 --> 00:06:18,753
- Bai, laztana, hori da.
- Baietz?

77
00:06:19,587 --> 00:06:22,548
KALEIDOSCOPE

78
00:06:31,015 --> 00:06:32,100
Zera pentsatu dut...

79
00:06:32,850 --> 00:06:35,853
Judyk nigatik egin duen guztia eta gero,

80
00:06:35,937 --> 00:06:37,730
zuzen jokatu behar dut.

81
00:06:37,814 --> 00:06:38,648
HANNAH MAITEA

82
00:06:38,731 --> 00:06:40,108
Nire lagun batek, Choik,

83
00:06:40,191 --> 00:06:42,151
Mets-en muxu-kameraz arduratzen da.

84
00:06:43,111 --> 00:06:46,614
Partidu batera eramango dut,
eta, atsedenaldian, zast!

85
00:06:47,407 --> 00:06:48,908
Gure aurpegiak pantailan.

86
00:06:48,991 --> 00:06:51,160
Bera zoratzen hasia den heinean,

87
00:06:51,702 --> 00:06:54,914
saltzaile batek
saltxitxa-ogitarteko bat jaurtitzen dio

88
00:06:55,623 --> 00:06:56,958
eraztunarekin. Zer diozu?

89
00:06:58,126 --> 00:06:59,877
Noiztik ezagutzen zarete?

90
00:06:59,961 --> 00:07:02,171
Ez da denboraren kontua, motel.

91
00:07:02,255 --> 00:07:03,089
Hau da...

92
00:07:04,590 --> 00:07:05,508
Judy...

93
00:07:07,635 --> 00:07:08,594
berezia da.

94
00:07:09,178 --> 00:07:10,346
Pozten naiz.

95
00:07:10,430 --> 00:07:11,889
Dumas-a ekarri didazu?

96
00:07:15,017 --> 00:07:16,394
Ez ahaztu gure tratua.

97
00:07:18,271 --> 00:07:19,439
Nire hitza duzu.

98
00:07:19,522 --> 00:07:21,649
<i>MONTE CRISTOKO KONDEA</i>
ALEXANDRE DUMAS

99
00:07:26,529 --> 00:07:27,530
Arraioa.

100
00:07:39,584 --> 00:07:40,751
Aizu, ondo zaude?

101
00:07:42,336 --> 00:07:44,213
Bai, lasai. Ondo nago.

102
00:07:44,297 --> 00:07:47,508
Utzidazu niri.
Ni arduratuko naiz. Ez kezkatu.

103
00:07:47,592 --> 00:07:49,302
- Eskerrik asko.
- Ez da ezer.

104
00:08:10,114 --> 00:08:11,032
Itzali argiak.

105
00:08:28,049 --> 00:08:30,635
Ray, lo egiten saiatzen ari naiz.  Isildu.

106
00:08:30,718 --> 00:08:32,720
Ray. Aizu.

107
00:08:34,222 --> 00:08:37,808
Ray. Aizu. Tira, esna zaitez, motel.

108
00:08:38,476 --> 00:08:41,395
Esna zaitez! Jainko maitea!

109
00:08:42,563 --> 00:08:44,482
Ondo zaude? Aizu, begira nazazu.

110
00:08:48,152 --> 00:08:49,487
Oheak aldatuko ditugu.

111
00:08:53,741 --> 00:08:55,451
Zure organoak ondo daude.

112
00:08:55,952 --> 00:08:57,203
Zelan sentitzen zara?

113
00:08:57,286 --> 00:08:59,539
Hemen 17 urte egon izan banintz bezala.

114
00:08:59,622 --> 00:09:01,832
Medikuari deitu diot. Berehala dator.

115
00:09:03,918 --> 00:09:06,337
Hemen ez du ezerk ondo funtzionatzen.

116
00:09:06,963 --> 00:09:08,297
Abisatu amaitzerakoan.

117
00:09:08,381 --> 00:09:09,215
Bai.

118
00:09:17,390 --> 00:09:19,976
Gure urteurrena dela gogoratu naiz.

119
00:09:20,059 --> 00:09:23,104
Hori nondik kontatzen
hasten zaren arabera.

120
00:09:23,187 --> 00:09:25,565
Niretzat geratu ginen lehenengo aldia

121
00:09:26,065 --> 00:09:28,818
farmazian lan egiten
ikusi zintudan eguna da.

122
00:09:29,694 --> 00:09:30,736
Oso...

123
00:09:31,946 --> 00:09:33,114
ondo egina dago.

124
00:09:33,656 --> 00:09:35,825
Ray xaboiaren Michelangeloa da.

125
00:09:40,246 --> 00:09:42,540
Salmentari buruz hitz egin behar dugu.

126
00:09:45,751 --> 00:09:47,336
Mickeyk oxikodona utzi du

127
00:09:47,420 --> 00:09:50,339
eta berarengatik pozten naiz,
baina horrek

128
00:09:50,423 --> 00:09:51,507
SIM txartelak...

129
00:09:52,425 --> 00:09:53,968
amaitu direla esan nahi du.

130
00:09:54,510 --> 00:09:55,386
Lasai.

131
00:09:56,262 --> 00:09:57,555
Diruarekin ordainduko diogu.

132
00:09:58,097 --> 00:10:00,433
- Gutxiago irabaziko dugu, baina...
- Ez, Stan.

133
00:10:01,892 --> 00:10:04,812
Nagusiari txartelak lapurtu zituela
esan dio.

134
00:10:05,438 --> 00:10:06,856
Berehala kaleratu dute.

135
00:10:09,108 --> 00:10:10,234
Sentitzen dut.

136
00:10:12,278 --> 00:10:15,031
Hemengo tipoek
txartelak itxaroten ari dira.

137
00:10:18,909 --> 00:10:20,244
Ez dute pazientziarik.

138
00:10:35,468 --> 00:10:37,553
Egun on, jaunak. Zer moduz?

139
00:10:41,140 --> 00:10:42,224
DRCADDY

140
00:11:00,242 --> 00:11:02,578
Kaixo, Ray. Zelan zaude?

141
00:11:02,662 --> 00:11:03,579
Kaixo, doktore.

142
00:11:07,083 --> 00:11:07,917
Tira,

143
00:11:08,417 --> 00:11:10,461
Clemmons erizainak berri eman dit,

144
00:11:10,544 --> 00:11:12,546
baina esaidazu zer gertatu zaizun.

145
00:11:13,255 --> 00:11:14,715
Zoruak eta biok borrokatu gara.

146
00:11:14,799 --> 00:11:16,050
Eta galdu duzu, ezta?

147
00:11:17,176 --> 00:11:20,137
Odol-analisiaren emaitzak ditut

148
00:11:20,221 --> 00:11:21,305
eta berri ona da

149
00:11:21,889 --> 00:11:25,017
sasoi bikainean zaudela
zure adina eta egoerarako.

150
00:11:26,060 --> 00:11:27,019
Baina?

151
00:11:27,103 --> 00:11:28,062
Zera...

152
00:11:28,145 --> 00:11:31,190
azken hilabeteetan
kontatu dizkidazun sintomak,

153
00:11:31,273 --> 00:11:34,944
gorputz-adarretako zurruntasuna,
eskuen dardarak,

154
00:11:35,027 --> 00:11:37,905
lo egiteko zailtasunak eta orain hau,

155
00:11:38,489 --> 00:11:40,449
denak batera, kezkagarriak dira.

156
00:11:41,534 --> 00:11:44,662
Ez dago aztertzeko modu zehatzik,

157
00:11:45,705 --> 00:11:47,623
baina Parkinsona izan liteke.

158
00:11:50,418 --> 00:11:53,504
<i>Ez dakigu haren oinarria,</i>
<i>zerk eragiten duen...</i>

159
00:11:53,587 --> 00:11:57,341
<i>Badakigu behin norbait hilda,</i>
<i>baina... gai eztabaidagarria da.</i>

160
00:12:05,933 --> 00:12:06,851
Aizu.

161
00:12:06,934 --> 00:12:08,686
Zelan, motel? Eman bostekoa.

162
00:12:08,769 --> 00:12:10,855
- Goazen, eman bostekoa.
- Nahikoa.

163
00:12:12,398 --> 00:12:15,901
Nahikoa? Enpresaburu jauna naiz. Nahikoa.

164
00:12:30,624 --> 00:12:32,126
Hau dena lortu nahi duzu?

165
00:12:35,588 --> 00:12:37,047
Pantiak eta lubrifikatzailea.

166
00:12:37,715 --> 00:12:39,925
Zurekin nago, motel. Gozatu bizitzaz.

167
00:12:42,887 --> 00:12:45,473
- Ihes egin nahi duzu?
- Hitz egin baxuago.

168
00:12:46,348 --> 00:12:48,309
Pantiak soka egiteko

169
00:12:48,809 --> 00:12:50,936
eta lubrifikatzailea
tunel batetik irristatzeko.

170
00:12:51,020 --> 00:12:53,397
Jainko maitea. Zoratute zaude, motel.

171
00:12:53,898 --> 00:12:55,107
Itxaropena zoroa da.

172
00:12:56,442 --> 00:12:58,903
Burua makurtuta izan dut hamazazpi urtez,

173
00:12:59,403 --> 00:13:01,739
gauzak aldatuko zirelako esperoan.

174
00:13:02,406 --> 00:13:03,574
Hori bai zoramena.

175
00:13:05,576 --> 00:13:07,161
Zuhurrena egiten ari naiz.

176
00:13:09,538 --> 00:13:11,207
Nork elikatu zaitu, txiki?

177
00:13:12,583 --> 00:13:13,834
Zuk, motel.

178
00:13:14,376 --> 00:13:16,295
Betirako zor dizut horregatik.

179
00:13:17,546 --> 00:13:20,508
Kontrabandoko tresnak erabilita
ihes egingo duzu.

180
00:13:21,926 --> 00:13:24,887
Zaindari batzuk erosita ditut,
baina ez dute ez ikusiarena egingo.

181
00:13:24,970 --> 00:13:26,764
Hatzamar guztiek seinalatuko naute.

182
00:13:27,264 --> 00:13:28,307
Zatoz nirekin.

183
00:13:30,768 --> 00:13:32,144
Sei hilabete geratzen zaizkit.

184
00:13:33,187 --> 00:13:36,649
Harrapatzen banaute,
gehiago jauziko zaizkit.

185
00:13:37,775 --> 00:13:39,360
Ulertzen dut, baina...

186
00:13:40,945 --> 00:13:41,946
Ezin dut.

187
00:13:42,530 --> 00:13:43,405
Barkatu.

188
00:14:10,015 --> 00:14:11,684
Hemendik irtetzeko prest?

189
00:14:11,767 --> 00:14:13,269
- Noski, goazen.
- Goazen.

190
00:14:20,651 --> 00:14:21,735
Aurrera.

191
00:14:25,656 --> 00:14:28,158
Ezin zituen eskuak nire gainetik kendu.

192
00:14:28,868 --> 00:14:29,994
Lasai, itsusia da.

193
00:14:30,077 --> 00:14:32,288
Kaixo, motel. Stan naiz.

194
00:14:32,371 --> 00:14:33,539
Pozten nau zu ezagutzeak.

195
00:14:34,206 --> 00:14:37,293
Judyk zure azpikerietaz hitz egin dit.
Ulertzen dut.

196
00:14:37,376 --> 00:14:38,419
Baina...

197
00:14:38,502 --> 00:14:42,590
SIM txartelen kontu hau
zaletuentzat dela esan behar dizut.

198
00:14:43,757 --> 00:14:45,885
Errespetu guztiarekin, Bob,

199
00:14:46,385 --> 00:14:49,638
ez dakit ulertzen duzun,
hemen txartelak urrea direlako.

200
00:14:49,722 --> 00:14:52,766
Dirutza pilatu nahi baduzu,
eta hala uste dut,

201
00:14:52,850 --> 00:14:54,560
benetako produktua mugitu behar duzu.

202
00:14:55,060 --> 00:14:58,022
Belarra, koka
eta estasia lortu ahal dizkizut.

203
00:14:58,105 --> 00:15:00,691
Ez naiz desbideratuko. Nire bidea dut.

204
00:15:00,774 --> 00:15:01,775
Benetan?

205
00:15:01,859 --> 00:15:03,611
Zein da? Biderik motelena?

206
00:15:07,573 --> 00:15:10,659
Saltxitxa-ogitarteko handia
izango duzu hor behean.

207
00:15:12,453 --> 00:15:13,412
Derrigorrez.

208
00:15:13,495 --> 00:15:14,997
Bestela, ez dut ulertzen.

209
00:15:15,497 --> 00:15:16,332
Zoaz pikutara.

210
00:15:16,415 --> 00:15:18,417
Aizu, Stan.

211
00:15:18,918 --> 00:15:20,419
- Txantxa da.
- Putasemea.

212
00:15:20,502 --> 00:15:22,546
Ados, lasaitu zaitez, printzesa.

213
00:15:23,505 --> 00:15:24,924
Txartelak izango dituzu.

214
00:15:25,466 --> 00:15:26,634
Osaba Bob arduratuko da.

215
00:15:28,802 --> 00:15:30,262
Ordua da, Loomis.

216
00:15:31,555 --> 00:15:33,474
Aizu. Ordua amaitu dela.

217
00:15:38,103 --> 00:15:39,772
Bi aste barru etorriko naiz.

218
00:15:41,315 --> 00:15:42,441
Goazen hemendik.

219
00:15:50,741 --> 00:15:51,659
Egingo dut.

220
00:15:53,953 --> 00:15:54,787
Ziur zaude?

221
00:15:54,870 --> 00:15:56,747
Hemen jarraitzen badut,

222
00:15:56,830 --> 00:15:59,667
kanpoan ditudan gauza on guztiak
galduko ditut.

223
00:16:03,003 --> 00:16:04,713
Egia esanda, behar nauzu.

224
00:16:12,304 --> 00:16:14,181
- Ados.
- Ados.

225
00:16:14,264 --> 00:16:16,392
Ahaztu pantiak eta lubrifikatzailea.

226
00:16:17,434 --> 00:16:19,436
Distraitu behar ditugu.

227
00:16:20,646 --> 00:16:22,064
Perretxiko magikoa da.

228
00:16:22,773 --> 00:16:26,276
Harolden eta beste navajoen errituentzat
landatzen ditut.

229
00:16:27,653 --> 00:16:29,738
Ez zait hain magikoa iruditzen.

230
00:16:29,822 --> 00:16:32,908
Ideiaz aldatuko duzu
desagertzen laguntzen digunean.

231
00:16:36,620 --> 00:16:37,454
Orain, zer?

232
00:16:39,331 --> 00:16:41,041
Lorategian lan egingo dugu.

233
00:17:12,281 --> 00:17:13,490
Putaseme halakoa.

234
00:17:13,574 --> 00:17:14,658
Arraioa.

235
00:17:15,325 --> 00:17:16,410
71ekoa da?

236
00:17:17,077 --> 00:17:17,953
72koa.

237
00:17:18,454 --> 00:17:19,288
Kaka zaharra.

238
00:17:21,206 --> 00:17:23,375
Dagoeneko ez dira asko ikusten.

239
00:17:24,668 --> 00:17:26,628
Leihoa konpondu ahal dizut.

240
00:17:26,712 --> 00:17:27,838
Bai? Nola?

241
00:17:27,921 --> 00:17:29,256
Konponketa-lantegian.

242
00:17:29,339 --> 00:17:31,508
Dohain konpondu ahal dizugu.

243
00:17:32,176 --> 00:17:33,802
Egin dezakedan gutxienekoa da.

244
00:17:34,303 --> 00:17:35,888
Ez niri adarrik jo.

245
00:17:37,097 --> 00:17:38,265
Lan ona egiten dut.

246
00:17:38,974 --> 00:17:40,017
Pentsa ezazu.

247
00:17:40,809 --> 00:17:42,019
Badakizu non nagoen.

248
00:17:45,564 --> 00:17:46,398
Ederto.

249
00:18:00,037 --> 00:18:01,205
Aizu, motel.

250
00:18:01,288 --> 00:18:03,624
Aizu. Jainkoa, Vernon,  goazen.

251
00:18:03,707 --> 00:18:04,875
Ondo zaude?

252
00:18:06,710 --> 00:18:07,920
Bai, ondo nago.

253
00:18:08,420 --> 00:18:10,589
Sendagaien kontua izango da.

254
00:18:11,090 --> 00:18:12,049
Arraioa, motel.

255
00:18:46,708 --> 00:18:47,835
Zer moduz? Ondo?

256
00:18:47,918 --> 00:18:48,794
Bai.

257
00:18:50,003 --> 00:18:51,713
Zaporatu duzu, Najimy?

258
00:18:51,797 --> 00:18:52,923
Olo ahiak dira.

259
00:18:54,049 --> 00:18:57,469
Ez, gosaria da.
Eguneko otordurik garrantzitsuena.

260
00:18:58,762 --> 00:19:01,598
Zoaz eztiaren bila. Azukrea behar du.

261
00:19:01,682 --> 00:19:03,058
Ez da eztirik geratzen.

262
00:19:03,142 --> 00:19:04,852
Erlezaina zara. Egin gehiago.

263
00:19:05,352 --> 00:19:07,813
- Eta azukre-erremolatxa?
- Primeran.

264
00:19:32,671 --> 00:19:35,340
Erizaindegira joan behar dut
zain barnekoa jartzeko.

265
00:19:46,560 --> 00:19:47,477
Aizu!

266
00:19:47,978 --> 00:19:50,689
Belauniko eskatu behar al dizut, ergela?

267
00:19:50,772 --> 00:19:51,732
Ez, jauna.

268
00:19:52,399 --> 00:19:54,651
Errazio bikoitza zuretzat.

269
00:19:54,735 --> 00:19:55,986
Sentitzen dut.

270
00:20:01,283 --> 00:20:02,117
Banoa.

271
00:20:02,618 --> 00:20:06,371
Aurpegian tatuaje xarmangarriak dituzten
nire lagunentzat.

272
00:20:08,123 --> 00:20:09,082
Itxarongo dut?

273
00:20:09,708 --> 00:20:11,376
Nahi duzuna. Luze emango du.

274
00:20:12,127 --> 00:20:13,212
Musika belarrientzat.

275
00:20:50,916 --> 00:20:52,084
Begira, Stanny.

276
00:20:53,085 --> 00:20:54,836
Pauma bat naiz.

277
00:20:56,797 --> 00:20:57,714
Pauma bat.

278
00:21:02,511 --> 00:21:03,887
Ez horregatik, lagunok.

279
00:21:05,222 --> 00:21:06,056
Ondo da.

280
00:21:10,644 --> 00:21:13,188
Goazen. Aurrera, Stan.

281
00:21:14,106 --> 00:21:15,482
Tira, goazen.

282
00:21:23,240 --> 00:21:24,074
Arraioa!

283
00:21:32,332 --> 00:21:33,417
Zer gertatu zaizu?

284
00:21:33,500 --> 00:21:35,168
Hilerokoa etorri zaidala.

285
00:21:36,461 --> 00:21:40,007
Kontuz, tresna hauskor bat
manipulatzen ari zara.

286
00:21:40,090 --> 00:21:41,967
Josi beharko dizut.

287
00:21:42,050 --> 00:21:43,885
Eseri zaitez eta zintzo ibili.

288
00:21:43,969 --> 00:21:45,012
Bai. Zorte on.

289
00:22:29,473 --> 00:22:31,892
- Bai, esan?
<i>- Egoera larria dugu.</i>

290
00:22:32,517 --> 00:22:35,354
- Norbait gaixorik dago?
<i>- Zaila da azaltzeko...</i>

291
00:22:35,437 --> 00:22:37,397
<i>Warden berehala nahi zaituzte hemen.</i>

292
00:22:37,481 --> 00:22:38,315
Bagoaz.

293
00:22:39,066 --> 00:22:41,109
Botikina eraman ezazue badaezpada.

294
00:22:41,193 --> 00:22:42,110
Eta hauek?

295
00:22:42,194 --> 00:22:43,820
Ez dira inora joango.

296
00:22:49,493 --> 00:22:52,079
Arraioa, motel, funtzionatu du.

297
00:23:10,722 --> 00:23:11,556
Zer arraio?

298
00:23:11,640 --> 00:23:13,975
Aizue, eseri zaitezte. Geldi!

299
00:23:14,476 --> 00:23:15,769
Kontuz! Eseri zaitez!

300
00:23:15,852 --> 00:23:17,562
Jaitsi hortik. Nahikoa da!

301
00:23:17,646 --> 00:23:19,481
Geldi denak! Zer arraio?

302
00:23:20,315 --> 00:23:23,693
Hartu dutena edozein dela ere,
aurkitu ezazue berehala!

303
00:23:30,033 --> 00:23:30,867
Dena garbi.

304
00:23:30,951 --> 00:23:32,244
Azkar, goazen.

305
00:23:42,254 --> 00:23:43,213
Kito.

306
00:23:43,296 --> 00:23:44,589
- Ados.
- Beste eskua.

307
00:23:44,673 --> 00:23:47,134
Agian apur bat astiroago joan gaitezke.

308
00:23:47,217 --> 00:23:48,343
Astiroago joan...

309
00:23:50,554 --> 00:23:54,307
Aizu, argitu zaitez, txiki.
Kanpoan edo barruan zaude?

310
00:23:55,058 --> 00:23:56,601
Berearekin ateratzea utziko diozu?

311
00:23:56,685 --> 00:23:57,769
- Ez.
- Ondo da.

312
00:23:57,853 --> 00:23:59,604
Ez, barruan nago.

313
00:23:59,688 --> 00:24:01,022
Barruan nago.

314
00:24:02,524 --> 00:24:03,442
Kito.

315
00:24:28,967 --> 00:24:31,136
Ezin dut sinetsi funtzionatu duenik.

316
00:24:31,761 --> 00:24:33,180
Zientzia aldizkarian irakurri nuen.

317
00:24:42,189 --> 00:24:43,273
IRTEERA

318
00:24:53,158 --> 00:24:55,702
- Ziur giltza zuzena kopiatu duzula?
- Bai.

319
00:24:57,037 --> 00:24:59,873
- Astindu ezazu.
- Apurtzen bada, gureak egin du.

320
00:24:59,956 --> 00:25:01,583
Kontrolpean zenuela esan zenidan.

321
00:25:01,666 --> 00:25:03,877
Zuk, ateak, nik, olo ahiak.

322
00:25:03,960 --> 00:25:05,462
Goazen, Ray. Azkar.

323
00:25:05,545 --> 00:25:07,047
Azkar, motel.

324
00:25:07,672 --> 00:25:09,508
Tira, goazen.

325
00:25:09,591 --> 00:25:11,218
Atzera! Zertan ari zarete?

326
00:25:11,927 --> 00:25:14,679
Konfinamenduan gaude.
Itzuli zuen ziegetara.

327
00:25:14,763 --> 00:25:17,474
Josh, ezkerrera.
Nick, eskumara, erizaindegira.

328
00:25:17,557 --> 00:25:19,559
Itzul zaitezte ziegetara berehala.

329
00:25:20,936 --> 00:25:23,063
Konfinamenduan gaude.

330
00:25:23,813 --> 00:25:25,440
Korridoreetan begira ezazu.

331
00:25:25,941 --> 00:25:27,526
Denak ziegetara.

332
00:25:27,609 --> 00:25:28,443
Ofiziala!

333
00:25:28,944 --> 00:25:31,154
Eskerrak hemen zaudela. Galdu naiz.

334
00:25:31,238 --> 00:25:32,948
Zer ari zara? Eraman ziegara.

335
00:25:33,031 --> 00:25:34,866
- Zer arraio zabiltza?
- Zoaz.

336
00:25:36,326 --> 00:25:38,370
Aizu, mugetatik kanpo zaude.

337
00:25:38,453 --> 00:25:40,830
Badakit. Ezkerrera joan naiz,
berriz ezkerrera...

338
00:25:40,914 --> 00:25:43,166
Leku hau oso nahaspilatsua da.

339
00:25:44,459 --> 00:25:48,713
Sadomasokismoarena eztabaida dezakegu,
baina, aurretik, gonbidatu trago batera.

340
00:26:29,963 --> 00:26:31,131
Noski baietz.

341
00:26:31,798 --> 00:26:33,133
Perretxikoak.

342
00:26:33,633 --> 00:26:34,884
Zalantzarik gabe.

343
00:26:35,594 --> 00:26:38,096
Itxarotea besterik ez dugu.

344
00:26:38,179 --> 00:26:42,225
Baina laranja zatiak moztu
eta pasatu ditzazkezu.

345
00:26:42,767 --> 00:26:44,019
Laranjak?

346
00:26:44,102 --> 00:26:46,479
Bai, eta jarri Pink Floyd. Ondo legoke.

347
00:26:47,647 --> 00:26:50,650
Hiru ordu barru
haien onera itzuli beharko lirateke.

348
00:26:51,359 --> 00:26:53,528
Clemmons erizainak deituko dit

349
00:26:53,612 --> 00:26:56,323
zerbait benetan arraroa gertatzen bada.

350
00:27:07,917 --> 00:27:08,752
Barrura.

351
00:27:33,735 --> 00:27:36,196
WASHINGTONEKO ESPETXEA
NEW YORKEKO ESTATUA

352
00:29:28,683 --> 00:29:29,726
Ava.

353
00:29:30,393 --> 00:29:31,436
Zelan zaude?

354
00:29:34,397 --> 00:29:35,315
Zera...

355
00:29:35,815 --> 00:29:37,901
Apur bat gezurtatuta.

356
00:29:39,694 --> 00:29:41,821
Norbaiti tiro egiteko gogoak nituen.

357
00:29:43,782 --> 00:29:45,784
Eskerrik asko gogoei eusteagatik.

358
00:29:47,118 --> 00:29:48,244
Gaua gaztea da.

359
00:29:51,206 --> 00:29:53,041
Zure jantziak gorroto ditut.

360
00:29:53,750 --> 00:29:55,460
- Merkeak erosi nituen.
- Bai.

361
00:29:56,920 --> 00:29:57,962
Piperbeltz al da?

362
00:29:59,839 --> 00:30:02,717
Txakurrak zenbat bizi direla uste duzu?

363
00:30:13,728 --> 00:30:17,690
Zu espetxean ez egoteko
arrazoi on bat dagoela suposatzen dut.

364
00:30:18,608 --> 00:30:20,777
Ergel bat izateaz gain.

365
00:30:29,911 --> 00:30:31,037
Zenbat geratzen zaizu?

366
00:30:31,538 --> 00:30:32,539
Bi urte, agian...

367
00:30:33,873 --> 00:30:34,749
Hamar.

368
00:30:37,168 --> 00:30:38,086
Batek daki.

369
00:30:39,754 --> 00:30:40,588
Tira...

370
00:30:41,756 --> 00:30:43,883
Gehienetan, ondo sentitzen naiz.

371
00:30:46,636 --> 00:30:47,595
Eta orain, zer?

372
00:30:48,763 --> 00:30:49,848
Mugatik ihesiko zara?

373
00:30:50,807 --> 00:30:52,851
Toki batzuk bururatu zaizkit.

374
00:30:53,852 --> 00:30:55,895
Dirua behar duzula suposatzen dut.

375
00:30:55,979 --> 00:30:57,230
Lagun bat ekarri dut.

376
00:31:11,202 --> 00:31:13,037
Herrialdetik atera zaitzaket.

377
00:31:14,038 --> 00:31:15,248
Noiz joan nahi duzu?

378
00:31:15,999 --> 00:31:17,250
Hannah ikusi ondoren.

379
00:31:19,544 --> 00:31:20,461
Ez.

380
00:31:20,545 --> 00:31:22,338
Nire alabak ikusi behar nau.

381
00:31:22,422 --> 00:31:26,384
Ez, berak ez du horren beharrik.
Zure kontzientziak baino.

382
00:31:29,178 --> 00:31:30,388
Zer axola zaizu?

383
00:31:31,598 --> 00:31:33,641
Familia berria topatzeko esan zenidan.

384
00:31:34,225 --> 00:31:35,184
Gogoratzen?

385
00:31:35,935 --> 00:31:37,061
Ondo dago, Ray.

386
00:31:38,980 --> 00:31:43,067
Eta orain granada bat jaurti nahi diozu
guzti horri.

387
00:31:43,860 --> 00:31:45,486
Ez dut ni barkatzea espero.

388
00:31:47,864 --> 00:31:50,283
Baina ez naiz hilko berari esan gabe

389
00:31:50,366 --> 00:31:52,577
zergatik egin nuen egin nuena.

390
00:31:52,660 --> 00:31:54,162
Gero berriz alde egiteko?

391
00:31:56,039 --> 00:31:58,041
Gauzak hobetuko dituela uste duzu?

392
00:31:58,124 --> 00:32:00,627
Begira, ez dakit zer uste dudan.  Ados?

393
00:32:01,628 --> 00:32:04,297
Soilik... bera ikusi behar dudala.

394
00:32:04,881 --> 00:32:07,342
Edonor baino hobeto ulertuko zenuela
uste nuen

395
00:32:12,263 --> 00:32:16,017
<i>Ondo da. Orain Hannahren abizena Kim da.</i>

396
00:32:16,684 --> 00:32:18,895
<i>Puntako teknologiako segurtasunean</i>
<i>lan egiten du.</i>

397
00:32:19,771 --> 00:32:21,731
<i>Entzun dudanez, primeran ari da.</i>

398
00:32:22,815 --> 00:32:24,275
<i>Ez ezazu hankarik sartu.</i>

399
00:32:24,359 --> 00:32:27,111
Gauzak ondo harrapatzen ari zarela
ematen du.

400
00:32:27,195 --> 00:32:31,658
Tira, oraindik asko ikasten ari naiz
Andrewtaz, zutaz.

401
00:32:32,241 --> 00:32:33,493
Asko irakatsi didazu.

402
00:32:33,576 --> 00:32:35,411
Denek ez dituzte gauzak
hain azkar harrapatzen.

403
00:32:35,912 --> 00:32:37,872
Ez dut edonor kontratatzen.

404
00:32:38,373 --> 00:32:39,999
Merezi duenean, merezi du.

405
00:32:40,667 --> 00:32:42,752
Ganbera korazatuaren eraikinarekin,

406
00:32:42,835 --> 00:32:45,463
hazteko aukera izango dugu
hurrengo urteetan.

407
00:32:45,964 --> 00:32:47,715
Prest nago behar nauzunerako.

408
00:32:47,799 --> 00:32:49,092
Pozten nau entzuteak.

409
00:33:01,521 --> 00:33:03,982
Ongi etorri, Abbasi. Faltan bota gaituzu?

410
00:33:04,065 --> 00:33:05,400
Ezta pixka bat ere.

411
00:33:05,483 --> 00:33:07,485
- Jaioberriaren argazkirik duzu?
- Ehun bat inguru.

412
00:33:07,568 --> 00:33:08,903
Noiztik tratatu duzu?

413
00:33:08,987 --> 00:33:12,782
Bertan lan egiten hasi...
Barkatu, Parkinsonari buruz ari zara.

414
00:33:12,865 --> 00:33:14,409
Duela hilabete bat inguru.

415
00:33:16,160 --> 00:33:18,496
Txarto hartu zuen bere diagnosiarena?

416
00:33:18,579 --> 00:33:19,455
Tira...

417
00:33:19,956 --> 00:33:23,042
Gaixotasun sendaezina da,
beraz, bai, hala uste dut.

418
00:33:23,126 --> 00:33:25,211
Ulerkorra zarela esango zenuke?

419
00:33:26,587 --> 00:33:30,008
Ez ihes egiten laguntzeko,
hori aditzera ematen ari bazara.

420
00:33:30,091 --> 00:33:31,009
Zer arraio?

421
00:33:31,092 --> 00:33:32,510
Txantxetan zabiltza?

422
00:33:34,929 --> 00:33:36,180
Galdera bat baino ez.

423
00:33:37,181 --> 00:33:39,475
Zer galdera da hori? Biktima ni naiz.

424
00:33:39,559 --> 00:33:42,687
Kotxea lapurtu zidan. Ziria sartu dit.

425
00:33:42,770 --> 00:33:45,606
- Ezin dut gertatutakoa sinetsi.
- Sentitzen dut.

426
00:33:46,315 --> 00:33:48,276
Duela hamar urte ezagutzen dut...

427
00:33:50,153 --> 00:33:52,155
DENNIS WAGNER DOKTOREA
COMMACK, NY

428
00:33:52,238 --> 00:33:53,781
Berataz fidatzen nintzen.

429
00:33:53,865 --> 00:33:55,158
Ulertzen dut. Erabili zaitu.

430
00:34:00,246 --> 00:34:01,247
Kaixo, katagorri.

431
00:34:10,048 --> 00:34:10,965
Badakit.

432
00:34:11,466 --> 00:34:12,550
Badakit.

433
00:34:14,927 --> 00:34:16,054
Hitz egin dezakegu?

434
00:34:17,180 --> 00:34:18,139
Minutu batez?

435
00:34:20,808 --> 00:34:22,310
Eskatzen dudan guztia da.

436
00:34:32,570 --> 00:34:33,780
Hamazazpi urte.

437
00:34:36,449 --> 00:34:39,243
Elkarrizketa hau prestatzeko
17 urte izan ditut.

438
00:34:43,206 --> 00:34:45,875
Ez nuen pentsatzen...

439
00:34:47,376 --> 00:34:49,128
hain heldua izango zenik,

440
00:34:49,670 --> 00:34:50,755
hain polita.

441
00:34:51,756 --> 00:34:53,216
Nire buruan,

442
00:34:54,175 --> 00:34:55,802
oraindik nire umetxoa zara.

443
00:34:58,846 --> 00:35:00,556
Zure amak esaten zuen

444
00:35:00,640 --> 00:35:02,683
hobeto nengoela isilik, eta zuzen zegoen.

445
00:35:02,767 --> 00:35:04,852
Ez ezazu berari buruz hitzik esan.

446
00:35:05,561 --> 00:35:07,480
Ez, egin zenuena eta gero.

447
00:35:08,815 --> 00:35:09,774
Sentitzen dut.

448
00:35:10,691 --> 00:35:11,901
Arrazoia duzu. Ni...

449
00:35:11,984 --> 00:35:13,569
- Ez dut zutaz ezer nahi.
- Itxaron.

450
00:35:13,653 --> 00:35:16,114
Abandonatu ninduzun.

451
00:35:16,989 --> 00:35:20,159
Zutaz urrundu ninduzun behar zintudanean.
Zein aitak egiten du hori?

452
00:35:20,243 --> 00:35:22,328
- Babestu nahi zintudan.
- Zertaz?

453
00:35:22,411 --> 00:35:23,371
Nitaz.

454
00:35:23,955 --> 00:35:26,916
Ni nintzenaz.
Ez nuen zu nire moduan amaitzea nahi.

455
00:35:27,416 --> 00:35:29,210
Zu ikustera joan nintzen.

456
00:35:31,754 --> 00:35:33,214
Hamairu urte nituenean.

457
00:35:34,132 --> 00:35:36,300
Bai, eskola huts egin nuen.

458
00:35:36,884 --> 00:35:39,178
Bizikleta hartu
eta autobus geltokira joan nintzen.

459
00:35:39,846 --> 00:35:42,640
Eskautei saldu nien
txartela erosi ahal izateko.

460
00:35:45,184 --> 00:35:46,978
Irrikitan nengoen.

461
00:35:49,355 --> 00:35:51,607
Eta zer gertatu zen iritsi nintzenean?

462
00:35:53,901 --> 00:35:56,863
Ez ninduzula ikusi nahi esan zidatela.

463
00:35:59,282 --> 00:36:02,702
Zuretzat ezer ez banintz bezala,
zaborra banintz bezala.

464
00:36:02,785 --> 00:36:05,705
Bizitza bat izatea behar zenuen.

465
00:36:06,414 --> 00:36:07,665
Bizitza on bat.

466
00:36:08,166 --> 00:36:09,917
Nitaz ahaztu behar zinen.

467
00:36:12,044 --> 00:36:13,379
Funtzionatu zuen.

468
00:36:14,213 --> 00:36:15,298
Ahaztu zintudan.

469
00:36:15,381 --> 00:36:17,341
- Eta berriz egingo dut.
- Hannah!

470
00:36:18,843 --> 00:36:19,760
Hannah.

471
00:36:20,553 --> 00:36:22,096
Mesedez, entzun nazazu.

472
00:36:35,902 --> 00:36:36,944
- Kaixo.
- Kaixo.

473
00:37:00,551 --> 00:37:02,595
<i>Noiz izan da</i>
<i>Ray Vernon ikusi duzun azkenengo aldia?</i>

474
00:37:04,347 --> 00:37:06,849
Martxoan bisita egitera joan nintzenean.

475
00:37:07,475 --> 00:37:09,060
Zergatik bisitatu zenuen?

476
00:37:10,645 --> 00:37:13,689
Beste espetxe batera bidaltzea nahi zuen.

477
00:37:15,149 --> 00:37:16,817
Ikuspegiaz aspertuta zegoen?

478
00:37:18,069 --> 00:37:19,820
Arriskuan zegoela uste zuen.

479
00:37:21,530 --> 00:37:22,740
Zein motatako arriskua?

480
00:37:23,824 --> 00:37:28,412
Espetxean supremazista zurien talde batek
jomugatzat hartu zuen.

481
00:37:33,918 --> 00:37:37,296
Hamazazpi urte eta gero,
<i>skinhead </i>batzuei beldur zielako

482
00:37:37,380 --> 00:37:39,382
ihes egin zuela esaten ari zara?

483
00:37:40,007 --> 00:37:41,384
Barregarria iruditzen zaizu?

484
00:37:41,467 --> 00:37:43,052
Asmotsua iruditzen zait.

485
00:37:44,804 --> 00:37:47,974
Peckerwoodsak arma-trafikatzaileak dira,

486
00:37:48,474 --> 00:37:49,934
giza kontrabandistak.

487
00:37:50,017 --> 00:37:52,979
Espetxeetatik droga mugitzen dute
herrialde osoan zehar.

488
00:37:54,522 --> 00:37:55,564
Baina...

489
00:37:57,566 --> 00:38:00,778
ez dizut drogei buruz
ezer berririk kontatzen, ezta?

490
00:38:02,697 --> 00:38:05,199
- Zer esan didazu?
- Nahikoa da.

491
00:38:05,283 --> 00:38:08,411
Nire bezeroa beldur zela
eta zuk barre egin duzula.

492
00:38:09,328 --> 00:38:13,207
Horrek esan nahi du
ez duzula kasua serio hartzen

493
00:38:13,291 --> 00:38:15,126
edo ez zaitudala serio hartu behar.

494
00:38:15,960 --> 00:38:16,794
Nolanahi ere,

495
00:38:17,295 --> 00:38:18,671
elkarrizketa amaitu da.

496
00:38:20,589 --> 00:38:21,632
Eskerrik asko.

497
00:38:23,050 --> 00:38:24,176
Tira, goazen.

498
00:38:26,012 --> 00:38:28,139
Kontrola zaitez behingoz.

499
00:38:50,202 --> 00:38:52,997
Wagner doktorearen kotxea da.
Gorpua ez da identifikatu.

500
00:38:53,080 --> 00:38:54,790
Suhiltzaileak bidean daude.

501
00:39:05,176 --> 00:39:06,635
<i>Autoritateen arabera,</i>

502
00:39:06,719 --> 00:39:08,387
<i>atzo tirokatuta eta erreta</i>

503
00:39:08,471 --> 00:39:10,139
topatu zuten gorpua

504
00:39:10,639 --> 00:39:12,350
Ray Vernonena zen,

505
00:39:12,850 --> 00:39:13,893
preso iheslaria.

506
00:39:15,311 --> 00:39:18,314
Eskerrak gorpu baten haginak
alda ditzakeen zure lagunari.

507
00:39:19,106 --> 00:39:21,984
Lagun bat duen lagun baten lagunari.

508
00:39:25,696 --> 00:39:28,532
Eta FBIa? Arazorik izango al dut haiekin?

509
00:39:29,075 --> 00:39:30,326
Utzidazu niri.

510
00:39:32,661 --> 00:39:33,913
Eskerrik asko, Ava.

511
00:39:34,830 --> 00:39:35,998
Ez dut ahaztuko.

512
00:39:41,962 --> 00:39:43,422
Ez zara joango, ezta?

513
00:39:43,506 --> 00:39:44,507
Ezin dut.

514
00:39:45,007 --> 00:39:45,841
Ez, oraindik.

515
00:39:46,384 --> 00:39:47,927
Badakit hori uste duzula.

516
00:39:48,010 --> 00:39:49,178
Hannah hartu du.

517
00:39:49,261 --> 00:39:51,889
Ikasketak amaitu ondoren kontratatu zuen.

518
00:39:51,972 --> 00:39:53,265
Ez dakit nola topatu zuen.

519
00:39:53,349 --> 00:39:54,475
Nolatan utzi zenuen?

520
00:39:54,558 --> 00:39:55,976
Badakizu zer egin zidan.

521
00:39:57,353 --> 00:40:00,981
Hutsetik hasten lagundu behar nion,
ez bera zelatatu.

522
00:40:01,065 --> 00:40:02,316
Bizitza bat dut.

523
00:40:02,983 --> 00:40:03,943
Berak berea du.

524
00:40:04,568 --> 00:40:06,070
Ba al daki nor den?

525
00:40:06,570 --> 00:40:09,573
Zein den bere benetako izena?
Ez Roger Salas hori.

526
00:40:09,657 --> 00:40:11,325
Ez dut uste ezer dakienik.

527
00:40:13,577 --> 00:40:14,995
Dena kendu zidan.

528
00:40:16,789 --> 00:40:18,207
Ez dit bera kenduko.

529
00:40:53,492 --> 00:40:54,994
KATAGORRI

530
00:41:01,584 --> 00:41:02,918
Leo Pap, ezta?

531
00:41:03,627 --> 00:41:06,213
Umetaz hil zen 1970ean.

532
00:41:09,133 --> 00:41:13,762
Pasaportea, gidabaimena
eta behar duzun guztia lortuko dizugu.

533
00:41:13,846 --> 00:41:16,640
Leo Pap zarela esatearekin ez da nahikoa.

534
00:41:17,349 --> 00:41:18,809
Leo Pap izan behar zara

535
00:41:19,435 --> 00:41:20,853
gaurtik aurrera.

536
00:41:24,398 --> 00:41:25,399
Ados.

537
00:41:26,859 --> 00:41:27,735
<i>Hannah maitea,</i>

538
00:41:28,235 --> 00:41:30,988
<i>gutun hau idatzen saiatu naiz</i>
<i>17 urte hauetan.</i>

539
00:41:31,489 --> 00:41:33,449
<i>Eta azkenengo 17 urteotan,</i>

540
00:41:33,991 --> 00:41:34,950
<i>ezin izan dut</i>

541
00:41:35,451 --> 00:41:37,036
<i>ez nekielako nola hasi.</i>

542
00:41:37,703 --> 00:41:38,746
<i>Orain badakit.</i>

543
00:41:44,126 --> 00:41:45,044
<i>Maite zaitut...</i>

544
00:41:46,086 --> 00:41:47,296
<i>jaio zinen egunetik.</i>

545
00:41:47,922 --> 00:41:50,799
<i>Eta gezurra esan dizut</i>
<i>jaio zinen egunetik.</i>

546
00:41:52,051 --> 00:41:54,220
<i>Baina beste gezur batzuk</i>
<i>jakin behar dituzu.</i>

547
00:41:54,803 --> 00:41:58,307
<i>Irribarre batekin begiratzen zaituzten</i>
<i>beste gezurti batzuk,</i>

548
00:41:58,390 --> 00:42:00,518
<i>dena ondo dagoelarena egiten.</i>

549
00:42:01,685 --> 00:42:03,395
<i>Baditut konpondu beharreko akatsak.</i>

550
00:42:04,438 --> 00:42:06,148
<i>Jakin behar dituzun gauzak</i>

551
00:42:06,857 --> 00:42:08,275
<i>eta ordaindu behar duen jendea.</i>

552
00:42:08,984 --> 00:42:11,028
<i>Guztia Roger Salasekin hasten da.</i>

553
00:42:12,488 --> 00:42:14,198
<i>Ez da uste duzun pertsona.</i>

554
00:42:20,329 --> 00:42:24,124
<i>Dena ez dago ondo, inondik ere ez.</i>

555
00:42:24,667 --> 00:42:27,711
<i>Beraz, zutunik jarri</i>
<i>eta konpondu behar dugu.</i>

556
00:42:29,129 --> 00:42:30,506
<i>Zu eta biok, Katagorri.</i>

557
00:42:31,423 --> 00:42:32,841
<i>Ez dugu besterik behar.</i>

558
00:44:09,313 --> 00:44:14,318
Azpidatziak: Maialen Marín

